jueves, 25 de febrero de 2010

BENETAN ILUN DAGO ZERUA

2008/09ean erlijioa ikastordu arruntetik kanpora geratu zenetik konturatu gara gure ikasleen fedea anitz urritu dela. Ikasle bakantze horren ondorioz erlijiko hainbat irakasleek arazoak omen dituzte ordutegi osoa osatzeko (eta hori erlijikoentzaz aste osoak 12 ordu dituelarik).

Guk, egia esan, fede gutxiko kristauak izanik ulertzen dugu pazientzia asko behar dela Joben tankerara ezer barik eta euliz josita geratu ondoren Jainkoari eskerrak ematen jarraitzeko (Joben bizitza hobe da kontatzeko eta ez nork berak jasateko) eta beraz ez gintuen harritu Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek hitzarmen bat zinatzea gure lankideek Job baino obeto moldatu daitezen.

Harri eta zur eta lur bihurtu gintuena ituna bera izan zen. Benetan bere arazoa konpontzeko bide bakarra gure (funtzionario eta interino) lanpustak gure aurretik beraiei eskainitzea al da? Zeren akordia behin eta birritan irakurri ondoren hori da dirudiena.

Badakigu gure Administrazio amak eta bere adiskide ezkertiar sindikatoak gu Yavhék Abraham bezela tratatzeko joera dutela baina badugu itxaropen izpi bat, haintzakotaz hartzen gaituztela apurtxo bat berderen eta ez digutela eskatuko semea akabatu dezagun (ala bai?) eta horrengatik sortu dugu blog hau; hemendik igarotzen zaretenok hitzarmena irakurri eta gure galderak eratzun itzazue; eta beste galderak badituzue idatzi itzazue; edo beste zer edo zer baduzue esateko, idatzi ezazue ea denon artean Jainkoaren bide ezagungaitz horien nondik norakoa argitzen dugun.

hitzarmena http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2458/eu/contenidos/informacion/die17/eu_8064/adjuntos/normativa/acuerdo_mayo_2009_e.pdfhttp://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2458/eu/contenidos/informacion/die17/eu_8064/adjuntos/normativa/acuerdo_mayo_2009_e.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario