Hona hemen gunkarietra bidali zen idazkia.Garak (abuztuak7), Deiak (abuztuak 9), Noticias de Bizkaiak (abuztuak 9) eta Noticias de Gipuzkoak (abuztuak 10) argitaratu zuten. Baita ere Plazandreoken aldizkarian: "III jornadas. Feminismo, ciudadania y laicidad.
ARGIA EGIN BEDI
Aspaldiko errebindikazioa bada ere euskal eskola publikoa ez da eskola laikoa. Eliza katolikoak oraindik baditu irakaskuntza munduan halako abantailak (estatu laiko baten onartzen zailak) Espaniar estatuak eta Vatikanok 1979ean zinatutako hitzarmenean (berau 1953ko konkordatuan) oinarrituak.
Ez genekiena eta harritzen gaituena hezkuntza sailak erlijioko irakasleen alde egiteko hartu duen joera beste irakasleen kaltean izan arren.
Azaldu dezagun poliki-poliki. Erlijioko irakasleak apezpiku jaunak aukeratzen/izendatzen ditu (Espiritu Santuaren atxikimenduz pentsatzn dugu) bera bait da horretarako beharrezkoa den "missio canonica" ematen duena (katolikoen kasuan behintzat).
2008/09 ikasturtean erlijioa ikastordutik at geratu zenetik gure ikasleen fedea anitz urritu da. Ikasle bakantze horren ondorioz erlijioko hainbat irakasleek arazoak omen dituzte beren ordutegia osatzeko.
Fede eskaseko kristauak izanik ere ongi hartu genuen Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT, eta CCOO sindikatuek hitzarmena zinatzea gure lankideen arazoak konpontzeko. Hitzarmena bera irakurri genuen arte! Ordun bai zur eta lur geratu ginela. Benetan beren arazoa konpontzeko era bakarra gure (funtzionario eta ordezko) orduak beraiei ematea al da? Zeren eta hitzarmena behin eta berriro irakurri ondoren hori dirudi.
2009ko maiatzean zinatutako akordioak zera dio "erlijioko orduak lanpostua taxutzeko nahikoak ez badira gainerako lan-legepekoen araudi bera aplikatuko da, eta erlijioko eta beste irakaskuntza jarduera batzuetako orduekin deseinatuko lanpostu mistoak eskuratuko dituzte, beste irakasgai batzuen orduak barne, euren titulazioa arabera".
Horrek zer esan nahi du? Erlijioko irakasle batek bere ordutegia osatzeko bere titulazioko orduak ematea exijitu dezakeela? Naiz eta mintegi horretan orduak soberan ez egon eta plazadun irakasle batek alde egin behar? Urteetan gai hori ematen aritu diren interino eta ordezko guztien aurretik? Eman ala amaten du! Ondo ulertu dugu?
Hortik aurrera zalantza handi bat besterik ez gara! Galdetu dugu, irakurri dugu behin eta berriro eta Tomas de Kempis guztiz zoriontsuaren tankerara, bizirik lurperatu zutela konturatu zenean, gure fedea apur bat doitu da.
Jakin badakigu Jainkoaren bideak ulergaitzak direla baina eskertuko genuke argitasun apur bat, hain dago ilun! Zalantzak ordun eta gehiago dira eta ez dirudi ez sindikatuek ez eta administazioak argi pizar bat eman nahi dutenik Edeneko alde beltzui honetan.
- Bigarren hezkuntzako erlijioko irakasleak Eusko Jaurlaritzaren menpe baldin badaude, zergatik ezin dira beraiei buruzko argibideak hezkuntza.neten aurkitu beste guztiena bezela?
- Eskola eta institutu publikoen irakasle koporua urtero eztabaidatzen da zuzendaritza eta hezkuntza sailaren artean, erlijioko languneak izan ezik. Nork erabakitzen du eskola bakoitzari dagokion kopurua? Zein aburuz? Zenbat ordu kopuru behar da erlijioko irakasle bat kontratatzeko?
- 2009/10 ikasturtean lehen aldiz, 23 urteren buruan, ikasturte hasierako esleipenetan erlijioko bi plaza eskaini ziren. Non eta nola banatu dira orain arte erlijioko lanpostuak?
- Zergatik igaro ziren 2008/09 ikasturtean erlijioko irakasleak ordezkapen zerrendetara, askotan beraiek baino urte gehiago lan egin dutenen aurretik kokatuz?
- Zergatik dituzte erlijiokoek bi aukera langunea aukeratzeko (erlijiokoa eta titulaziokoa) eta beste guztiek (interinoak) aukera bakarrekin konformatu behar dugu?
- Pertsona bera izan al daiteke lantegi bereko mugagabeko kontratuduna (erlijio aldetik) eta alde-batekoa (ordezkapen zerrendetan egon)?
- Teologia katolikoan lizentziatuak filosofiako languneak har ditzakete. Eta talmuden eta islamen adituak?
- Norbaitek islama edo judaismoa erakusteko plaza lortzen badu eta ordu arazoak baditu filosofiakoak hartzeko eskubide osoa izango duela pentsatzen dugu. Ez genuke Eusko Jaurlaritza erlijio bereizketa eta arrazakeria kasu batean nahastuta ikusi nahi!
- Ez al da berdintasun oinarriaren aurkakoa talde zehatz horretarako pertsonak edozein langune aukeratzeko eskubidea izatea besteak beraienak ezin ditugunean lortu zeren horretarako apezpiku jaunak banatzen dituen "missio canonica" lortu behar bait dugu?
Denak Jainkoaren seme-alabak omen gara baina batzuk miserikordiatik ekarritakoak dirudigu.
Areago ekonomi larrialdi eta diru murrizketa garai honetan, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan ratioak (ikasle kopurua taldeko) gora egin dute (15/17 ikasle gutxienez gaiaren arabera) baina erlijioko talde bat osatzeko ikasle bat nahikoa da.
Eta ez hori bakarrik. Eusko Jaurlaritzak irakaslegoaren formakuntzarako ikastaroak antolatzen dituzten erakunde pribatuei ematen dien diru laguntzatatik %16a gure hiru eliz barrutientzat izan da (BOPV 2010/4/29). 28.200 euro.
Nola liteke beren burua ezkertiartzat jotzen duten sindikatuek eliza hierarkiak aukeratutako multzoaren abantailak onartu eta defendatzea irakaskuntza publikoko beste langileak baztertuz? Ahantzi al zaie hierarkia hori historiaren zehar ezker usaina duen oro arbuiatzen eta hondoratzen saiatu dela?
Zergatik gobernu sozialistak aurreko (eta eskuineko) gobernuak sinatutako hitzarmena mantendu eta aurrera darama?
Aitortzen dugu San Agustin lez gure burua txikia dela Elizak eta Administrazioak erlijioko irakasleentzako dituzten asmoak ulertzeko. Baina hondartzan egin dugun zuloan begiratuta ondorio bakarra atera dugu: larrialdi garai hauetan lan postu ziurra (eta oposizio barik) nahi duzuenok: Egin zaitezte erlijioko irakasle.
Raquel Conde, Eli Gutierrez, Arantza Campos, Susana Perez Maillon, Pilar Etxaniz, Ines Lopez, Nerea Mimenza, Susana Ostolaiz, Itziar Lekuona eta Asun Urbieta Garciak ere idazki hau izenpetu zuten, eta blogaren egileak (Mari Jose Molina eta Arantza Lekuona).
Orri hauetatik igarotzen den edozeinek izenpetu nahi badu "comentarios"ko laukian bere izeana idaztea besterik ez du. Ez da nahitaezko irakaslea izate, nahikoa eskola laikoaren alde egotea. Esker anitz zinatzeile guztiei.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario