Berriro ere zalantzetan murgilduta bizi gara. 2011ko apirilaren 11 jakin genuen Konstituzio Auzitegiak Almerian 2001/02 ikasturtean erlijioa irakasteko kontratua berritu ez zioten irakasleari itzalpeko errekurtsoa onartu diola. Kontratua ez berritzeko arrazoia dibortziatutako gizasemerekin ezkontza zibila ospatzea izan omen zen eta hori Konstituzioaren 14. artikuluaren aurkakoa da., artikulu horrek guztion berdintasuna eta bereizkeriarik ez jasateko eskubidea ziurtatzen bait du. Gai honek gugan hainbat ziurtasun eta zalantza sortu ditu. Has gaitezen ziurtasunekin:
1- Pozgarria da KAk gu guztiok nahi dugunarekin, nahi dugunean eta nahi dugun moduan ezkontzeko eskubidea bermatzea. Edo ez ezkontzekoa edo eta bide-bidez ibiltzekoa gure haragitasun mardula gura dugunei eskainiz Santa Maria Egipziaka lez.
2- Erlijioko irakasleak ez ditu Eliza Amak alokatzen eta are gutxiago ordaintzen. Elizbarrutiko gotzainak bere ustetan alokagarriak direnen zerrenda prestatzen ditu soilik. Administrazioak (MECD lehen hezkuntzan eta kontseilaritza autonomikoak ertainetan) alokatzen ditu eta ordaindu, denon arte ordaintzen diegu. 2007 arte alokairuak urtez-urte berritzen ziren. Zein bada ere gure ideologia, erlijioa edo filosofia gu guztiok gure sari-xoxak jartzen ditugu erlijioko irakasleek gure eskoletan bere apostolutza egin dezaten. 6 miloi euro urteko gutxi gorabehera.
Aipa ditzagun zalantzak:
1- 2001ko abenduaren 13an Almeriako Lan Arloko 3 zk.ko Epaitegiak irakaslearen demandako eskaera baztertu zuen zeren “ ez da kaleratzea bat baizik eta kontratuaren amaiera” . Orain Kak, epaitegi honi berari epaia berrikustea eskatzen dio. Emaitza berdina ala alderantzizko izan daiteke. Eta zer gertatuko da emaitza aldatzen bada? Apezpikuei loa galaraziko dien ezer.
2- Emakume horri dirutan kalteak ordaindu eta “Pax Christi”. Hori bai saria denon arte kitatuko dugu txintxo-txintxo.
3- Bere lanera itzultzea eskatu dezake? Baina ere lana erlijio katolikoa irakastea zen. Espainiar Estatuak eta Egoitza Santuaren artean zinatutako hitzarmenaren (1979ko urtarrilaren 3an) III atalak eta geroztik emandako 2/2006 Lege Organikoak eta 696/2007 Errege Lege Dekretuak diotenez erlijioa irakasteko Gaitasun Akademikoko Eliz Aitorpena beharrezkoa da. Almeriako andereñoak ez dauka eta apezpikuaren prentsa oharra irakurri ondoren ez dirudi lortuko duenik ere.
4- KAko epaiak, Espainiako Konstituzioa Egoitza Santuarekin zinatutako hitzarmena baino balio gorenekoa dela dio. Guk ere ez dugu zalantzarik horretan, baino KAk behartu al dezake Eliz Ama emakume honi “missio canonica” itzultzera?
5- Agian oker gaude, baino ez dugu uste. Beraz, nork hartu behar du bere gain kontratu hau? Lehengo kontratatzaile berak (MECD)? Baino erlijiokoak ez dien beste maisu-maistra eta irakasle guztiak Junta de Andaluciaren eskuetan daude. Sekulan kontratu ez zuen Junta izan behar al du apezpikuak zerrendetatik at utzi zuten emakume hori lana emateaz arduratu behar dena?
6- Eta zer egin behar du? Bitartean eta aipatutako 696/2007 Errege Lege Dekretua dela eta erlijioko irakasleak lan-legepeko kontratatuak bihurtu dira. Junta de Andaluciak emakume hau eskola emateko kontratatu eta jabetzako lanpostua eskaini behar dio? Baino besteok jabetzako lanpostua lortzeko oposizioetan irabazi behar dugu!
7- Epai horretan bertan “ahal den parekatze gehienekoa lortu behar dela erlijioko irakasle eta bertze langileen artean” Irakaskuntzako langileak suposatzen dugu. Arazotxo bakarra, irakasle arruntak, numerarioak ala ez, funtzionarioak gara eta Funtzio Publikoaren menpe gauden bitartean erlijioko irakasleak lan-legepeko kontratatuak dira eta Langileen Estatutua da beraiek gobernatzen dituen legea. Eta bi legedi horiek talka egiten dutenean nor baztertu behar da?
Amaitzeko beste bi baieztapen:
1- Azken galdera honen erantzuna badakigu, gure erkidegoari (euskaldunari) dagokionez behintzat. Xabinok esaten zuen bezala: “euskaldun, fededun” eta beraz aurrea hartzen dutenak erlijiokoak dira. 2009. urtean Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOOk zinatu zuten akordioa dela eta bereak ez diren beste gaiak hartzeko eskubidea dute. 2011/12 ikasturte honetan bertan erlijioko 27 irakasle dira erlijioa ez den beste gaiak ematen ari direnak.
2- Onartzen dugu gurasoen eskubidea bere seme-alabak nahi duten fede edo ideologian hezteko, baino horretarako daude katekesiak, sinagogak eta madrasak. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA LAIKOA, ORAIN!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario